Ayudas para el desarrollo de las zonas rurales de Bizkaia
Bizkaiko landa guneen garapenerako dirulaguntza bide ezberdinak daude:
"Martxoak 17ko 37/2009 foru dekretua"

1.- Landa eremuko ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuetarako laguntzak

Honako hau da neurri honen helburua: landa-eremuko bizi-kalitatea hobetzen duten oinarrizko azpiegiturak eraikitzea eta hobetzea.
Diruz lagungarriak diren inbertsioak:
Eraikin eta lokalak eraiki eta ekipatzeko laguntzak:
Oinarrizko azpiegiturak eraiki eta hobetzea:
Onuradunak:
Udalak, udalez gaindiko erakundeak eta irabazinahirik gabeko erakundeak.
Laguntzak
Diruz lagundu daitekeen gehieneko inbertsioaren %50.
Eskaera egiteko lekua:
2.- Landa-eremuko herriak berritu eta garatzeko laguntzak
Laguntza hau biztanleak dituzten inguru degradatuak berreskuratzeko jarduerei laguntzeko da, eta inguru horiek landagune txiki izan daitezen hirigintzako egokitzapena egiteko ere bai.
Diruz lagungarriak diren inbertsioak:
Zoladuren, seinaleen, irisgarritasunaren, argien, lorategien eta hiri-altzarien eraikuntza eta hobetzea.
Onuradunak:
Udalak eta udalez gaindiko erakundeak.
Laguntzak:
Inbertsio publikoen kasuan, inbertsiaren %50 arte.
Eskaera egiteko lekua:
3.- Landa-ondarea kontserbatu eta hobetzeko laguntzak
Laguntza-lerro hau landa-eremuetako historia-, monumentu-, kultura, etnografia- eta natura-ondarea osatzen duten elementuak berritu, mantendu eta hobetzeko jarduerei laguntzeko da.
Diruz lagungarriak diren inbertsioak:
Elizak, baselizak, errotak, monumentuak, pilotalekuak, bolalekuak, landa-ohiturak, eta abar berreskuratu eta hobetzeko azterlan eta inbertsioak
Onuradunak:
Udalak eta udalez gaindiko erakundeak, irabazinahirik gabeko pertsona fisiko zein juridikoak eta Landa Garapenerako elkarteak.
Laguntzak:
Inbertsioaren %50a arte.
Eskaera egiteko lekua:
4.- Nekazaritza-azpiegiturak garatu eta hobetzeko laguntzak
Nekazarien bizi-kalitatea hobetzea da laguntza honen helburua, hainbat zerbitzu eskura ditzaten (albaitaria, osasun-zerbitzuak, ongarrien hornidura, esnearen jasotzea, eta abar), irisgarritasuna eta, oro har, garraioa hobetuz eta nekazaritza-azalerak hobeto ustiatzeko aukera emanez.
Diruz lagungarriak diren inbertsioak:
Lar, ustiapen,amalanak egiteko nasak,erabilera erkideko baskular, langa kanadiarrak, tratamendu-eskortak, herri-lurrak abeltzaintzarako ixtea, ura hartzeko puntua eta abeltzaintzarako uraskak herri-lurretan, eta abarren hobetzeak.
Onuradunak:
Udalak eta legalki osatu diren Landa Garapenen elkarteak.
Laguntzak:
Inbertsioaren %75a arte.
Eskaera egiteko lekua:
5.- Turismoko jarduerak sustatzeko laguntzak
Laguntza-lerro honen bidez, turismoari lotutako jarduera ekonomikoak lagundu nahi dira diruz, landa-eremuetan landa-biztanleriari eusten laguntzen duten lanpostu berriak sor daitezen.
Diruz lagungarriak diren eginbideak:
Onuradunak:
Udalak, Udalez gaindiko erakundeak eta irabazinahirik gabeko elkarteak.
Laguntzak:
Inbertsioaren %50a arte.
Eskaera egiteko lekua:
6.- Ustiategietan bestelako jarduerak egiteko laguntzak
Nekazaritzako ustiategi batean bestelako jarduera batzuk egitea ustiategi horrek irauteko beste aukera bat da.
Diruz lagungarriak diren inbertsioak:
Onuradunak:
Nekazaritza-ustiapenen titularrak.
Laguntzak:
Diruz lagundu daitekeen %30a arte.
Eskaera egiteko lekua:
7.- Enpresa txikiak sortu eta garatzeko laguntzak
Enpresa txikiak sortu, zabaldu eta modernizatzeko laguntzak dira.
Diruz lagungarriak diren inbertsioak:
Onuradunak:
Nekazaritza sektoreari lotuta ez dauden mikroenpresak.
Laguntzak:
Inbertsiaren %30a arte.
Eskaera egiteko lekua: