Leader
LEADER dugu Europar Batasunaren ekimenez komunitate mailan landa ingurunea garatzeko etengabe egiten ari diren ekintzen izena. Ekimenak frantsesez duen izenaren siglak dira, hau da, Liaisons entre Activités de Developement de L'Economie Rural (Lan Garapenerako Ekintzen arteko Harremanak) izenaren siglak. MENDINET Toki Ekintzako Talde gisa eratu da Europako Erkidegoaren "LEADER+" ekimena 2000-2006 epean kudeatzeko helburuarekin, eta LEADER ikuspegia 2007-2013 epean kudeatzeko aukeratua izan da.
Kalitatezko eta sostengarri diren garapen estrategia berrien sustapena dauka helburu bezela: Natur eta kultura ondoarearen balioztapen forma berrien esperimentazioa, enpleguaren eta landa elkarteen antolakuntza kalitatearen hobekuntza.
Euskal Autonomia Erkidegoan LEADER ikuspegia kudeatzeko ardura duen Toki Ekintzako Taldea da MENDINET. MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea Toki Ekintzako Talde gisa eratu da, LEADER ikuspegia 2007-2013 epean kudeatzeko aukeratua izan da. Urremendi Landa Garapen elkartea, Mendineten kide da. Leader laguntzak Azaroak 11ko 185/2008 dekretuak erregulatzen ditu.
Helburuak:
Norentzat:
Laguntzen azken hartzaileak MENDINET Toki Ekintza Taldeak proposatutako proiektuen titularrak izango dira, eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak ebatzi eta jakinaraziko du; jasotako laguntzak justifikatzeko, proiektuak egiterakoan sortutako gastuak kontuan hartu beharko dira.Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskabideak aurkezteko lekua:
Landa-garapen elkarteetan edo Mendineten.