Zer da Urremendi?
Urremendi Busturialdeko Landa Garapen Elkartea da, eta bere helburu bakarra, Busturialde eskualdearen garapena bultzatzean datza. Busturialde eskualdean, Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ere�o, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta udalerriak sartzen dira.
Helburu orokorrak
1.Nekazaritza eta landa ingurune osoaren funtzio-aniztasuna eta iraunkortasuna bermatu eta sustatzea ekonomi, gizarte, ingurugiro eta kultura arloetan, jende gitxitze prozesuak eragotziz
2.Baserri-inguruaren oinarrizko nortasun seinaleak gordetzea
3.Nekazaritza elikadura enpresekaz, nekazaritza-turismo, nekazaritza ekologikoa eta baserri-inguruan proiektu endogenoen garapenari ekiten deutsien beste edozein enpresagaz lehian jarduteko, nekazaritzaren ahalmen konpetitiboa sustatzea
4.Baserri-inguruko enpresa eta egitura ekonomikoen konpetitibotasuna handitzea
5.Administrazio ezbardinen eta entitate publikoen ekintzak eta arauak integratzea